XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LITERATURA IDATZIAREN HARIA HAUTSIA DEA ?

Piarres Xarriton

Ene burua ez baitut ikusten literatur kritiko bezala, ez baitakit gauza hortaz deus guti baizik, egin dut erretxenera, joko nuela xifreetara, eta berdin hauetarik zerbait aterako nuela.

Sarasolak ere xifreetarik egin zuen zerbait bere Literaturaren historia xifreetan liburuan.

Lan bat guziz interesgarria egin zuen.

Xifreeri behatuz, beraz, zer egin dutan?

Lehenik, hartu dut San Martinek duela 25 urte, 1968an, ofreitu zigun liburutto bat, oso polita, egiten ziren orduan ere liburu pollitak !

Hor kondatzen zuen, fotoak emanez ere, huts batzu gora behera, kondatzen zuen 400 idazle bazirela orduan.

Egia erran pixka bat xikanatuz, ez baitakit zenbaitetaraino euskaldun idazle bezala Eugene Goyheneche bat ezar dezakegun edo Tournier bat.

Ikusi nahi izan dut zenbat ziren 400 horietarik Iparraldekoak: 400etarik baziren 52.

Hargatik hurbilagotik behatuz horri, xikanatu du hor ere puxka bat, ez da gaizki: zortzietarik bat.

Behar da kondutan hartu gaur egun, eta duela 30 urte ere hor ginen nunbait han, euskotarretarik 12etarik bat garela eta euskaldunetan berdintsu dela, zortzietarik bat, ez da gaizki.

Bainan, kontuz: baziren orduan jadanik hilak !

Kondatu ditut: Arotzarena, Constantin, Etxepare Jean gaztea, Elizalde, Eiheramendi, Ithurriague, Jaureguiberry, Lassalle, Lhande, Moulier eta Mirande, urte hartan hil zena, Soubelet, Tournier...

52 horietarik beraz dotzena bat behar ditugu kendu eta 40etara heldu gara.

40 horiek zer mota ?

Baziren ere ordukotz norbait zirenak edo bilakatuko zirenak denborarekin.

Egia erran ez ziren denak hor, bat edo bi eskapatu zitzaizkion.

40 bat baziren beraz...

Ordukotzat Larzabalek bere teatro gehiena idatzia zuen.

Urte hartako Matalas, azken antzerkietarik da.

Politikan hasi zen pundutik erran nezake agortuko zela...

Monzonek ere denbora horietan holako zerbait egin zuen.

Gogoetan ari izana naiz ez denez hori gure gaitza: antzerkilarien esku ez denez gehixegi utzi gure politika.

Bestalde, Etxahun Irurik, ordukotzat bere kantu famatuak eta pastorala gehienak eginak zituen.

Bere ildoa egina zuen.

Xalbadorrek ere, baina ez zen aski oraindik zabaldua.

San Martinek erraiten du biziki poliki behar luke bere obraren antologia bat egin.

Hori Zabalak eginaraziko dio gero Odolaren mintzoa liburuarekin.

Halere ordukotzat Xalbador norbait bazen.

Gero, hor zen Jean Hiriart-Urruti.

Eta Michel Labeguerie ere, konda zena.